miércoles, 5 de mayo de 2010

Jon:
Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n proposaturiko izen arrakastatsua. Maiz erabili da izen hau gure artean. Leizarragak, XVI. mendean Nafarroako erreginak eragindako Itun Berriaren itzulpenean, Joanes Bataiatzailea eta Joan Ebanjelaria bereizi zituen. San Joan Ebanjelaria apostoluetan gazteena eta Jakue Nagusiaren anaia izan zen. Erroman olio irakinetara bota zuten baina hil beharrean gaztetu egin zen. Efeson bizi izan zen eta bertan idatzi zuen bere ebanjelioa. Irudietan usu arranoaren itxura hartzen du. Jaieguna abenduaren 27an da. Aldaerak: Joanes, Joango, Joanikote, Joanis, Jon (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia) eta Ganiz. Baliokideak: Juan (gaz.) eta Jean (fr.).


Koldobika Luis Louis Gizonezkoa:
Germaniar etorkia zuen Clodovicus izen latinotik dator. Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia-n Koldobika proposatu zen, baina egun Koldo ohikoagoa da. Hau izan zen 1938an euskal izenak debekatu zirenean aipatzen ziren hiruretako bat: "los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista".

No hay comentarios:

Publicar un comentario